Euskara ikastaroak (HABE), 2026-2027 deialdia
2026ko abuztuaren 11ko EHAAn argitaratu da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta HABEren arteko akordioa, euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak eskaintzeko.
Euskarazko hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden langabeek eta landunek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak diruz lagundutako edo baimendutako profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzak (unitate, modulu, ziurtagiri osoa) egiten ari badira 2026 urtean, edota 2022, 2023, 2024 edo 2025 urteetan egin badituzte.
Hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak, euskarazko prestakuntza-ekintzak izango dira, aurrez aurreko metodologian gehienez 350 orduko iraupena izango dutenak edo autoikaskuntza metodologian 190, 120 edo 75 orduko iraupena izango dutenak. EEEBren A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak eskainiko dira, HABEko erregistroan ageri diren euskaltegietatik edo euskararen autoikaskuntzarako zentroetatik aukeratzen duten hartan. Ikastaroak 2026ko urritik aurrera hasiko dira ematen eta 2027ko ekainaren 30a baino lehen amaituko dira.
Eskaera egiteko epea: irailaren 1etik irailaren 18ra, web orri honetan "izena eman" botoiaren bidez.
Matrikula-orria izapidetzeko epea: Matrikula-orria MiLanbidenetetik deskargatu ahal izango da, eta aukeratutako Euskaltegian edo autoikaskuntza zentroan tramitatu beharko da, irailaren 21etik 30era bitartean.
Matrikularen tramitazioa berresteko epea: matrikula-orria beteta eta zigilatuta aurkeztu beharko da, MiLanbidenet edo Lanbideren bulego-sarearen bidez, urriaren 1era arte.
Zure eskaera erreserba-egoeran geratu bada, berrikusi egoera hori aldatu den urriaren 5etik aurrera. Eskaera onartua izanez gero, deskargatu matrikula-orria MiLanbidenetetik, izapidetu matrikula-orri hori zuk aukeratutako euskaltegian, eta berretsi izapide hori urriaren 15a baino lehen, MiLanbideneten edo Lanbideren bulego-sarearen bidez.
