AURKEZPENA
Lanbideren Gizarteratze Zerbitzua Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari atxikitako zerbitzu bat da, eta bere helburua lana lortzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen laneratzea bultzatzea da, lan- eta gizarte-bazterkeriaren arriskua eta kronifikazioa saihestuz.
Bere funtzio orokorrak Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren erabiltzaileen laneratzera eta haien enplegagarritasuna hobetzera bideratutako tresnak eta zerbitzuak garatu, antolatu eta abian jartzera bideratuta daude, bai eta bereziki ahulak diren kolektiboetako pertsonak eta lan-merkatutik urrun dauden desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzera ere.
Sustatzen dituen laguntza-programen artean, honako hauek daude:
- Enplegu-zentro bereziak
- Laneratzeko enpresak
- Ibilbide mistoak
- Lehentasunezko arretako kolektiboentzako ibilbideak
- Gizarte- eta prestakuntza-errotzea
- Gizarte- eta lan-errotzea
