DSBEaren onuradunentzako enplegurako pizgarriak

2026ko urtarriletik aurrera sartuko da indarrean urriaren 7ko 189/2025 Dekretua, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren esparruan enplegurako pizgarrien aplikazioa arautzen duena.

Formula berria 2026ko urtarrilean hasiko da aplikatzen, eta hilabete horretan zenbatekoa eguneratu behar duten prestazioei eragingo die. Gainerakoei dagokienez, zenbatekoa eguneratu behar den hilabetean aplikatuko da.

Nola aplikatzen dira?Hileko diru-sarreren zenbaketa osotik kanpo geratzen den laneko diru-sarreren zatia kalkulatzeko, formula hau aplikatzen da:

Diru-sarrera baztertuen zenbatekoa = Hobari orokorra + ∑ Hobari pertsonala + Hazkuntza-kostuagatiko hobaria

  • Hobari orokorra: laneko hileko diru-sarreren % 20.
  • Hobari pertsonala:
    • DSBEaren oinarrizko zenbatekoaren % 12, lan-intentsitatea txikia bada (20 egun oso baino gutxiago hilabetean alta emanda).
    • % 22, lan-intentsitatea handia bada (20 egun oso edo gehiago).
  • Hazkuntza-kostuagatiko hobaria: % 25 gehiago 14 urtetik beherako haurrak edo desgaitasuna duten pertsonak dituzten guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzat.

Simulagailu horrek aukera ematen dizu jakiteko bizikidetza-unitatearen laneko diru-sarreren zein zati ez den kontuan hartuko prestazioa kalkulatzeko orduan. Simulazioaren emaitza, nolanahi ere, orientagarria baino ez da.

Enplegurako estimuluak kalkulatzea

,
,
,
,
,

Simulazioaren emaitza