Laguntzak enpresak sortzeko

Lanbide 2026 «ENPRESA-IDEIA» BAT GARATZEKO DIRULAGUNTZA

ASMOA:

5. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten sustatzaileek kapitulu honen babespeko dirulaguntza jaso ahal izango dute, negozio-ideia bat aztertu eta garatzeko, edo enpresa- nahiz negozio-proiektua martxan jartzeko, edozein jarduera-adarretan eta arduraldi esklusiboko erregimenean, betiere deialdi honen 3. artikuluan aipatutako entitateren baten laguntza edo tutoretzako tokiko proiektuetan parte hartzen badute.

ONURADUNAK:

Kapitulu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira laguntza-prozesua hastean eta dirulaguntzaren eskaera aurkeztean ebazpen arautzailearen 5. artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten ekintzaileak.

LAGUNTZA-MOTA:

Dirulaguntza

EPEAK:

2026/10/01etik 2026/11/20ra, biak barne

ERAKUNDE EMAILEA:

Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuk.

Eduki hauek DEMA enpresarekin lankidetzan eratu dira